Bloga

OlatuKoopen ikasturtearen balantzea egin du Gorka Juliok. Erakunde eta eragile ezberdinekin egin dituzten akordioak, etorkizunari hobeto erantzuteko sortu dituzten barneko egitura ezberdinak eta ekonomia sozial eta eraldatzailean sakontzeko proiektura batu diren kooperatiben gehitzea aipatu ditu, besteak beste, Juliok.

REAS Euskadik eta OlatuKoopek ikuspegi kritikoa dugu egungo sistema sozioekonomikoaren gainean. Horrez gain, interes komuna dugu alternatibak sustatzeko, animatzeko eta sortzeko, beti ere, hainbat balore oinarri: kooperazioa, elkarrekikotasuna, autogestioa, elkartasuna edota bizitzaren iraunkortasuna. REAS Euskadik eta OlatuKoopek ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea garatu nahi dugu Euskal Herrian. Ekonomia justuago, demokratikoago, inklusiboago, ekologikoago eta feministagoaren alde […]

Datorren ekainaren 23an, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azokaren seigarren edizioa ospatuko dugu. Aurten azoka Gasteizko Alde Zaharrean izango da, Landatxon, goizeko 11etatik arratsaldeko 20etara. Leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura – Otra economía para una vida mejor” da, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz. Aurten, Azokaren beste modelo baten bila gabiltza: guztion artean, ekimen paralelo gehiago eta stand […]

UEUren udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Horietako bati buruz mintzatu gara Josu Aztiria Urtaranekin. Ekainaren 26 eta 27an Iruñean “Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera” izeneko ikastaroa egingo dute. Arlo horretan jarduten duten profesional ezberdinen esperientziak ezagutuko dira, printzipioetatik errealitatera nola jauzi egiten duten ikustarazteko.

Egitaraua 10:00etan: Harrera. 11:00etan: Mahai-inguruak: Ekintzailetza sozial kooperatiboa. Liburu aurkezpena: La burbuja del emprendimiento y la atomización de la clase trabajadora (Jose Manuel Martinez Bedia). ESE bisibilizazio eta saretzea. 12:00etan: Eskualdeko proiektuak ezagutuko ditugu. 13:00etan: Itxiera: barretartia eta bermut kooperatiboa. Ondoren: bazkaria+  

Saretze Eguna egingo du OlatuKoopek larunbatean Azpeitian. Lau urte dira sarea sortu zenetik eta egun 26 enpresa komunitariok osatzen dute OlatuKoop. Barne egituraketa fasea amaitu berri, parte hartzeko aukerak ugaritu dituzte Nagore Vegak esan digunez. «Ibilbidea oparoa izan da», aitortu du. KoopFabrika programa edota hainbat eragilerekin lankidetzan abiatutako proiektuak horren adibide. Larunbatean Kooperatiba eta enpresa […]

Duela lau urte sortu genuenetik gero eta enpresa komunitario gehiago batu zaizkigu Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzailearen sarera; egun 26 gara partaideak. Ekainaren 9an Azpeitian egingo dugun Saretze Egunean kide berrien proiektuak ezagutzeko aukera izango da. Urtebete iraun duen prozesu parte-hartzailearen ondorioz, OlatuKoop barne mailan egituratu dugu, batzordeak eta lan-taldeak sortu ditugu, eta idazkaritza eratu […]