Zuzenekoak

Burujabetzak postcovid 19 garaian (2020-04-30)

 

Burujabetzak postcovid 19 garaian, Maiatzaren Lehenaren aurreko egunean hitzaldia antolatu du Olatukoopek, apirilaren 30ean 18:00etatik aurrera. Olatukoop.eus webgunean eta Youtubeko kananelan ikusi ahalko da, zehazki, HEMEN.

Eztabaida burujabetzen gaia, postcovid 19 testuinguruan kokatzean datza eta horretarako Josep Manel Busqueta (CAT), burujabetza erreproduktiboaren ideia eta “Soberanias. Una propuesta contra el capitalismo” liburuan landutako iparrorratza azalduko digu; Mirene Begiristainek (EH) elikadura burujabetza eta begirada ekofeministarekin helduko dio gaiari eta Oscar García Juradok (AND) lanaren burujabetza eta ekonomia sozial eraldatzailea landuko ditu.

  • 18:00-18:05 Aurkezpena
  • 18:05-18:30: Mirene Begiristainen hitzartzea
  • 18:30-18:55: Oscar García Juradoren hitzartzea
  • 18:55-19:20: Josep Manel Busquetaren hitzartzea
  • 19:20-20:00: Entzuleen galderak eta mahaingurua

Maiatzaren lehenaren aurreko eguna beti izan da garrantzitsua langile mugimenduarentzat. Oraingoan langileek topatuko dituzten zailtasun eta erronkei, erantzuteko aukerei heldu nahi izan diogu. Gure azken lemak dioen moduan: aurrera egiteko modu bakarra, mugitzea delako.