Aurkezpena

Zer da OlatuKoop?

Ekonomian eta ekintzailea ekonomikoan modu eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.

Euskal Herriak ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste dugu. Horretarako, lehenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzea da gure asmoa. Horrekin batera, lanean modu aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditugu.

2014ko maiatzaren 14ean OlatuKoop aurkeztu genuen Donostian.

Benetako eraldaketa sozial eta ekonomikoa egungo botere harreman bidegabeak botere harreman parekideengatik ordezkatuz bakarrik lortuko dugula uste dugu. Etorkizun berri horiek ikertzen hasteko tresna ere bada OlatuKoop.

OKoop Oinarri Irekiak

  1. Komunitatea osatzen duten kideek autoeraketa posible egiten duten erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmen osoa dute, demokrazia ekonomikoaren eta pertsona bat bozka bat irizpideei jarraituz.
  2. Komunitatea osatzen duten kideek autokudeaketarako beharrezko informaziora, ezagutzara, kudeaketa-datuetara, baliabideetara eta horien erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideekin bat eginez.
  3. Komunitateak, beharrezko baliabide guztiekin, elkartasun pertsonala zein komunitarioa sustatuko ditu, aberastasun banaketa orekatua eta autonomia irizpideei jarraikiz.
  4. Komunitateak, ondare komuna eta iraunkortasuna sustatzeko konpromisoa hartuko du, baita bere komunitatearentzat, inguruko sarearentzat eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendartearentzat ongizatea bilatzeko ardura ere.

OlatuKoopen lan-ildoak

  1. Bisibilizazioa eta memoria kooperatiboa: Batura, Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mapa osatzen ari gara.
  2. Ekintzailetza sozial eta kooperatiboa: KoopFabrika, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun
    soziala sustatzeko programa, abian da Euskal Herriko hainbat eskualdetan.
  3. Interkooperazioa, mutualismoa, zaintza eta jendartearentzat oparotasuna: guztiak errealitate bilakatzeko dinamikak abiatu ditugu.
  4. OlatuKoop eredu propioa ari da eraikitzen, ekonomia bizitzaren zerbitzura jartzeko, bizitza ekonomiaren zerbitzura jarri beharrean.

Oinarri Irekiekin bat egin dute

Ezagutu hemen gure sarea.

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen olatura igo nahi duzu?

Eman izena hemen, edo idatzi info[abildua]olatukoop.eus helbidera. Bidelagun bat zurekin kontaktuan jarriko da gure funtzionamendua azaltzeko, eta kide edo bazkide izatearen ezaugarriak argitzeko.