Category Archives: Albisteak

Jakin dugunez, Olatukoopeko kide, ekonomia sozial eraldatzaileko eragile eta euskal kazetaritza kritikoko ezinbesteko proiektua den ARGIA hedabideak, ikaratzeko asmo nabarmena duen mehatxua jaso du Solway multinazionalaren aldetik. Informazio burujabetzaren kontrako eraso hau ezin dugu onartu, eta ekonomia kapitalistaren subjektu nagusi diren multinazionalen abusuzko praktiken erabilera argi uzten du. Ekonomia kapitalistak ezinbestekoa duen izaera koloniala eta […]

Albisteak, ESE 0

Iragan den azaroaren 19an Elizondon elkartu ziren Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidean harremanak eta sareak josteko Euskal Herri osoko 40 pertsona baino gehiago. Helburu nagusia, komun material eta ez-materialak kolektiboki lantzearen beharra izan zen. Horixe izan zen Elizondon egindako Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko bigarren topaketen mamia. Lekuko garapen ekonomiko eta sozialerako ezinbestekoak diren baliabideak kolektiboki […]

Albisteak, ESE 0

IPES, OLATUKOOP, TEKS, IPAR-HEGOA, MANU ROBLES-ARANGIZ eta IRATZAR Fundazioetako ordezkariek zein norbanako ugarik, zibersubiranotasunari buruzko eztabaidarako oinarriak aurkeztu genituen atzo. Azken hamarkadetan bizkortu egin dira sistema kapitalistaren egiturazko zenbait fenomeno, hala nola finantza-globalizazioa, lanaren prekarizazioa, demokraziaren pribatizazioa edo berotze globala. Testuinguru horretan, gainera, jauzi kualitatibo bat gertatu da garapen teknologikoan. Garapen hori soilik elite finantzarioaren […]

Albisteak, ESE 0

Fitxa Parean elkartea Zer egiten du: Emakumeen, etorkinen eta adinekoen ongizate erreala proiektu berritzaileen bidez lortzea da gure asmoa. Zenbat langile dira: 3 Noiz sortua: elkartea 2015ean sortu zen, baina bertako langile 2020an jarri ziren. Non dago: Irun. Harremanetarako: info@parean.eus Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean… […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Manu Robles Arangiz Fundazioa Zer egiten du: Alternatibak sustetzeko harremanak landu eta sareak eraiki. Memoria zabaldu, zaindu eta gorde, ELAren artxibo historikoan. Ipar Euskal Herrian, mugimendu desberdinentzat egoitza interasoziatiboa dugu, Enbata aldizkaria daramagu eta alternatiben eraikuntza sustatzen dugu (EHLG, Eusko, I-Ener, Enargia…) baita auzo txiroenetan ere (Alda!). Egoitza: Bilbon. Kide kopurua: 9. Horietatik 5 Hegoaldean eta 4 Iparraldean. Harremanetarako: fundazioa@ela.eus / […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

2021eko ekainaren 8an, 9an eta 17an ekintzailetza sozial eta eraldatzaileri buruzko jardunaldiak egingo dira Bilbon dagoen Ekonopolo espazioan Olatukoop eta REAS Euskadik antolatuak, ekonomia soziala lantzen duten beste eragileekin batera, ondorengo egitarau duten jardunaldiak aurrera eramango dira: *EKAINAK 8 – HASIERA ETA TRANTSIZIOA (11:00 – 13:00)Lan-saioa ideia berriak garatzeko ESE ikuspuntutik, ColaBoraBoraren eskutik *EKAINAK 9 […]

Albisteak, ESE, KoopFabrika 0

FITXA Talleres Mitxelena Zer egiten du: Tamaina oso handiko piezak mekanizatu. Noiz sortua: 1957an. Zenbat bazkide eta langile: 30 langile, horietatik 27 bazkide. Harremanetarako: info@talleresmitxelena.com / 943 55 25 12 Non kokatua: Hernanin. Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

Asteazken honetan (Maiatzak 26) Olatukoop saretik online jardunadi irekiak antolatu ditugu goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte. Olatukoopen sare ezberdinen bidez jarraitu ahalko da zuzenean (hemen) eta mahai inguru bakoitzaren amaieran galderetarako tartea irekiko zaie ikusleei. Mundu Berri Bat izeneko jardunaldi dinamikaren abiapuntua izango da asteazkenekoa. Euskal Herrian datozen urte eta hamarkadan ditugun erronka anitzez hausnartzeko plaza […]

Albisteak, ESE 0

FITXA Elikagunea Zer egiten du: bertako produktuen topagunea. Saltokia, horniketa unitatea, tailerrak, ikastaroak, dastaketak… Langile eta bazkideak: sei langile bazkide eta langile bat. Noiz sortua: 2018an. Egoitza: Azpeitian. Harremanetarako: info@elikagunea.eus Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Boga Zer egiten du: Artisau garagardoak.   Langile edo bazkideak: 7. Noiz sortua: 2014an. Egoitza: Mungian. Harremanetarako: 944 06 28 48 edo info@boga.eus Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako” hitzaren atzean […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0