- ekitaldia hau amaitu da.
Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka
2018-06-22 - 2018-06-23
Datorren ekainaren 23an, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azokaren seigarren edizioa ospatuko dugu. Aurten azoka Gasteizko Alde Zaharrean izango da, Landatxon, goizeko 11etatik arratsaldeko 20etara. Leloa “Ekonomia pertsonen zerbitzura – Otra economía para una vida mejor” da, bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomia eraldatzaile bat aldarrikatzeko asmoz.
Aurten, Azokaren beste modelo baten bila gabiltza: guztion artean, ekimen paralelo gehiago eta stand gutxiago antolatuko ditugu. Gure asmoa da entitate guztiek parte har dezatela nahiz eta stand bat ez jarri. Guztien artean parte-hartze desberdinak bilatuko ditugu proiektu guztiek leku bat izan dezaten Azoka honetan .
Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka hau, gu ikusgai egiteko ekitaldi klabea izango dela uste dugu. Gure nahia, erreala den eta hazten dabilen alternatiba ekonomiko bat garela hiritarrei erakustea da.