Bloga

Pirineoetako bi aldeetan lan mugikortasuna bultzatzeko proiektu bat: Translanekin

TRANSLANEKIN proiektu europearrak, formakuntza profesionaleko praktiketan dauden pertsonen, enplegu eskatzaileen, formakuntzan dauden pertsonen (ikastunak/aprendiz) eta birmoldaketan dauden langileen enplegurako mugikortasuna hobetzea du helburu, mugaz bestaldeko testuinguruan. Horretarako, orientazio eta formakuntzako eragile publiko zein pribatuak, eragile ekonomiko eta enpresarialekin harremanetan jarriko ditu.

Proiektuaren erabateko aurrekontua 630.000 €takoa da. Honen % 59,95a Akitania Berrian kudeatuko da, %27,20a Nafarroan eta %12,85a Gipuzkoan. Proiektua %65ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) bidez kofinantziatuta dago (Programa Interreg V-A España-Francia-Andorra). Proiektu hau  POCTEFA 2014-2020 hirugarren deialdian aukeratuta izan da, 2019an erabakita, konkretuki 5 Ardatzean: “Konpetentziak eta inklusioa indartzea herrialdeetan”. POCTEFAk, Espainaia-Frantzia-Andorra muga zonaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea du helburu. Bere laguntza, mugaz bestaldeko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenetan zentratzen da, elkarrenganako estrategien bidez, lurraldeko garapen jasangarria lortzeko.

Proiektua bi urteren bitartez garatzea aurreikusita dago Euskadi, Nafarroa, Pirinio Atlantikoetan (Bearn eta Iparralde). Herrialde hauek duten langabezi tasa, estatu mailakoa baino baxuagoa izanik, hainbat sektoreetan ez dira betetzen dauden lanpostu beharrak.

TRANSLANEKINek “besteek dituzten beharren ezjakintasuna” murriztea du helburu. Ezinbesteko betekizuna izanik, enpleguaren garapenerako eta mugaz bestaldeko formakuntza eskaintzen armonizaziorako.

Proiektu honek, formazio organismoen, mugaz bestaldeko mugikortasunean  adituen, enpresarien, enpresen eta enplegu zerbitzu publikoen arteko kolaborazio mekanismo berriak ekarriko ditu, erronka honi erantzun ahal izateko. TRANSLANEKINek soluzio konkretu eta berriztatzaileak eskeiniko ditu herrialde hauen arteko lan mugikortasunerako ekintzak bultzatuz. Plataforma kolaboratibo-didaktikoen bitartez eskuragarri izango da. Profesionalen parte hartzea ere egongo da, bere jarraipena bermatuz eta problematika (informazioa) zein formari (kolaborazio tresna digitalak) erantzunez.

Proiektuaren helburu espezifikoak honakoak dira:

  • Garatu mugaz bestaldeko egoeran oinarritutako tresna didaktikoen multzoa, eragileen formakuntza bat eta bide pedagogiko batzuk mugaz bestaldeko mugikortasun profesionalaren inguruan.
  • Mugaz bestaldeko mugikortasun profesionalerako akonpainamendu tresna eta metodologiak elkarrekin garatzea.
  • Mugaz bestaldeko lan mugikortasunaren inguruko jardunbide egokien komunitatea estrukturatzea, kideen sarearen indartzearen bitartez.

Institut Supérieur de Formation Permanente (INSUP FORMATION)  da proiektuaren buru.

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply