Archives

Covid-19ak eragindako krisiari kolektiboki eta elkartasunez erantzuteko, ELKARTASUN MAHAIA sortu dugu. Lehenengo neurriak adostu ditugu mahaian: Sareko kooperatiba eta enpresa komunitarioen egoeraren diagnostikoa egingo da. Informazioa elkar-partekatzen lagunduko diguten tresnak sortuko dira. Funts mankomunatua sortzea, likidezia arazoei aurre egiteko. Egoeraren gaineko gure irakurketa eta diskurtsoak landu eta zabaltzea. Kanpora begira ere harremanetan gaude beste eragile […]

Albisteak, ESE, Osasun krisia 0

COVID-19aren eraginez sortutako osasun-krisiaren aurrean, Olatukoop sarea osatzen dugun enpresa komunitarioek hainbat hausnarketa eta konpromiso zabaldu nahi ditugu jendartera.   Hausnarketak Hasteko, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen ikuspegitik hainbat hausnarketa plazaratu nahi ditugu. Osasun-krisi honek lehen planora ekarri ditu hainbat gai; gure enpresa komunitarioan eta abian ditugun proiektuetan bereziki lantzen ditugun hainbat tarteko: zaintzaren zentralitatea, indibidualismoaren […]

ESE, Osasun krisia 0

Arazo pertsonalak omen dira. Nireak bakarrik. Garapenaren gailurrean omen gauden honetan Inoiz baino ordu gehiago lan egin beharra Nire errua omen da Ez omen dut nahikoa esfortzu egin Behin eta berriz entzuten ditut horrelakoak Besteen esfortzutik bizi direnengandik Bizi momentua esaten didate Etorkizuna bermatuta duten horiek Bizi momentua Eta ez begiratu etorkizunari Bizi momentua Etorkizuna […]

Albisteak, ESE 0

GONBIDAPENA: Gure jendartean bizi dugun zaintzen krisiari irtenbideak lantzeko jardunaldiak antolatu ditugu. OlatuKoopek 2018-2019. urteko ikasturtean KOOPERATIBAK DENONTZAT [#KoopDenontzat!] ildoaren barruan egingo dugun ekimena izango da, eta sareko kide guztiak eta gurekin harremana izan edo ez gaiarekin interesa duten pertsona, kolektibo, erakunde eta eragileak gonbidatu nahi zaituztegu 🙂 Interesgarria izango da kooperatibismoa, zaintzak eta emakume […]

Albisteak 0

REAS Euskadik eta OlatuKoopek ikuspegi kritikoa dugu egungo sistema sozioekonomikoaren gainean. Horrez gain, interes komuna dugu alternatibak sustatzeko, animatzeko eta sortzeko, beti ere, hainbat balore oinarri: kooperazioa, elkarrekikotasuna, autogestioa, elkartasuna edota bizitzaren iraunkortasuna. REAS Euskadik eta OlatuKoopek ekonomia sozial, solidario eta eraldatzailea garatu nahi dugu Euskal Herrian. Ekonomia justuago, demokratikoago, inklusiboago, ekologikoago eta feministagoaren alde […]

Albisteak 0

European United Left taldeak antolatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioen mintegian ari dira parte hartzen OlatuKoopeko lagunak, tartean Beñat Irasuegi. Talaios kooperatibako kideak azaldu digunez, Europa mailan etorkizuna duen eredu honen inguruko argipenak eta elkar ezagutzea dituzte xedetzat.

0

Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak azaldu dizkigu pasaden martxoan OlatuKoopen sartzearen arrazoiak. Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea dute helburu, kapitala beharrean langileak jartzea erdigunean. Hori praktikara eramaten dute ARGIAn. Bidenabar, larunbatean Gasteizen ospatuko duten Argia Egunaren berri ekarri digu Apaolazak.

0

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi. Gure bizitza proiektuetan egunero lantzen ditugun demokrazia eta burujabetza printzipioekin bat egiten duen aurrerapauso kolektiboa egitera doaz Katalunian, eta emantzipaziorako bide […]

Albisteak 0

OlatuKoopeko kideak Alternatiben Herrian izan ginen larunbatean, Bilbon. Hona egunak guretzat eman zuena: Bideo txiki bat: Gorka Julioren azalpena, OlatuKoopi buruz, 97 irratian, hemen.

Albisteak 12

I. saretze eguneko OlatuKoop-eko kideen ponentziak eta aukeratu genuen logoa. Koop57 Finantza zerbitzu etiko eta solidarioen esperientzia – Liher Gonzalez (Koop57EH). Saretze eguneko aurkezpena Ion Turrillas (Biantik). Garo ekintzailetza kooperatiborako metodologia irekia – Beñat Irasuegi (Talaios). Interkooperatibismoa eta OlatuKoop – Gorka Julio (Talaios)  

Uncategorized 5