OKoop Oinarri irekiak

Ekonomia Sozial Eraldatzailean (ESE) jarduten dugun kooperatiba, enpresa komunitario, elkarte, eta erakunde osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.

Euskal Herriak Ekonomia Sozial Eraldatzailean oinarritutako olatu kooperatibo berri bat behar duela uste dugu. Horretarako, lanaren burujabetza ardatz hartuta, ekonomia bizitzaren zerbitzura jarri eta bizitza zein lan duina erdigunean jartzen ditugu. Bestetik, lanean modu aktibo eta banatuan jarduten duten ekimen ekonomiko eraldatzaileak eta kooperatiboak bistaratu nahi ditugu.

Olatukoop tokian tokiko eragile sozioekonomiko eta komunitarioen interkooperazioa sustatzeko sarea ere bagara.

Azkenik, Euskal Herrian izandako ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren memoria modu integralean berreskuratzea da gure asmoa.

 

OlatuKoop Oinarri Irekiak

Olatukoop osatzen duten bazkide, kide eta lagunek, hemen adierazten diren puntu hauek bere egiten dituzte bakoitzaren enpresa komunitarioaren barruan:

1. Kooperatiba eta entitate komunitarioa osatzen duten pertsonek, auto-eraketa posible egiten duten erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmen osoa dute, demokrazia ekonomikoaren eta pertsona bat bozka bat irizpideei jarraiki.

2. Kooperatiba eta entitate komunitarioa osatzen duten pertsonek, auto-kudeaketarako beharrezkoa informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta horien erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideei jarraiki.

3. Kooperatiba eta entitate komunitarioak, beharrezko baliabide guztiekin, elkartasun pertsonala zein komunitarioa sustatuko ditu, aberastasun banaketa orekatua eta autonomia irizpideei jarraiki.

4. Kooperatiba eta entitate komunitarioak, ondare komuna eta jasangarritasuna sustatzeko konpromisoa hartuko du, baita bere komunitatearentzako, inguruko sarearentzako eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendartearentzako ongizatea bilatzeko ardura ere.

*Eta oinarri hauek Olatukoopeko sarea osatzen dutenentzat ekarpenak egiteko irekiak daude.

IKUSI HEMEN OlatuKoop-en BARNE ARAUDI OSOA

 


OlatuKoop Principios Abiertos

Las y los miembros que forman la comunidad ostentan la propiedad de la organización y la capacidad de decisión total de la misma. Esto posibilita la gestión autónoma, basándose en los principios de democracia económica y en la máxima “una persona, un voto”.
Las y los miembros de la comunidad tendrán acceso directo y completo a la información necesaria para la autogestión, el conocimiento, los datos de gestión, recursos… y a su uso, teniendo como base los principios de la transparencia.
La comunidad, con todos los recursos necesarios, promoverá la solidaridad personal y comunitaria, siguiendo los principios de reparto equitativo y autonomía.
La comunidad se compromete a impulsar el patrimonio común y la sostenibilidad, buscar el bienestar de la comunidad, de la red cercana y la sociedad en la que lleve a cabo su actividad.

OlatuKoop Bases Ouvertes

Les membres de chaque communauté sont propriétaires de l’organisation et ont le pouvoir de décision sur la même en suivant la condition une personne, un vote.
En suivant les requises de la transparence, les membres de chaque communauté auront accès et droit à toute information, donnée de gestion et ressource propre de l’organisation.
La communauté utilisera toutes ses ressources pour promouvoir la solidarité personnelle et communautaire en suivant les requises de la répartition équitable des richesses et l’autonomie.
La communauté Bases Ouvertes OlatuKoopa le compromis de respecter le patrimoine commun et de promouvoir la durabilité ainsi que de rechercher le bien-être de la propre communauté, du réseau et de la société en général.

OlatuKoop Open Principles

The members who formed the community have the ownership of the organization and the complete authority to decide about it. This enables autonomous management based on the principles of economic democracy and the maximum “one person, one vote”.
Community members will have direct and full access to the information necessary for self-management, knowledge, management data, resources… and their use, based on the principles of transparency.
The community, with all necessary resources, will promote personal and community solidarity, following the principles of equitable sharing and autonomy.
The community is committed to promote the commons and sustainability, seeking the welfare of the community, of the accessible network and of the society where is carrying out its activity.