Urte osoan sartu ahal izango da KoopFabrikan aurrerantzean

Urte osoan sartu ahal izango da KoopFabrikan aurrerantzean

Ekonomia sozial eta eraldatzailean bere proiektua aurrera eraman nahi duenarentzat orientazioa eta bide-laguntza eskaintzen du KoopFabrikak. OlatuKoop da horren parte ere. Ainhoa Iribarrek aurreratu digunez, aurten aldaketak izango dira. Orain arte, epe jakin batean egiten zen KoopFabrika, eta orain, etengabeko kaptazioa izango da, urte osoan. Duela bi urte martxan jarri zenetik ekimena, 30 proiektutik gora loratu dira.


Leave a Reply