Ekintzailetza soziala eta lurralde eraldaketako proiektuak Euskal Herri osoan garatzen eta hedatzen ari gara, tokian tokiko eragileekin bertako beharrei erantzunak bilatzen. Izan ere, ekintzailetzatik lurraldekintzara pasa behar dugula uste dugu, horretarako, tresna eta esku-hartze modu ezberdinak martxan jarriz.

Ekosistema sozioekonomiko eraldatzaileak Euskal Herrian:

Ekintzarako tresnak

Azken urteetan, tresna eta baliabide ezberdinak jarri ditugu martxan.

KoopFabrika

Ekintzailetza kooperatiboko eskola. KoopFabrikak proiektuak garatzeko formazioa eta baliabideak eskaintzen ditu. Gainera, formazioa, bidelaguntzak, argitalpenak eta jardunaldiak garatzen ditugu, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko helburuz.

KoopFabrika Hegoaldetik

KoopFabrikatik sortutako ekimena da, Enarak kooperatibak, Huhezi eta Olatukoopekin elkarlanean sortua. Helburua da tresna kooperatiboa eta ekonomia sozial eraldatzailea pertsona migratuei hurbiltzea, beren lana antolatzeko eta bizitza-proiektuak hobetzeko.

EkinKoopBizi online formazio-tresna

Ekintzailetza sozial kooperatiboaren inguruan oinarrizko prestakuntza eta informazioa eskaintzeko online ikastaroa da, KoopFabrikaren ekintzailetza sozial kooperatiborako zikloan oinarritua. Bertan, bideo laburrak, formazio-edukiak, irakurgaiak, erreferentziazko esperientziak eta proiektuak, eta beste hainbat elementu jasotzen dira.

Proiektuak

Formazioak ekintzailetza kooperatibo eta lurralde-garapen eraldatzailean.
Aholkularitza ekintzailetza kooperatibo eta lurralde-garapen eraldatzailean.

Scroll to Top