Argitalpenak

Olatukoop - Ekonomia eraldatzaileak liburua

Ekonomia eraldatzaileak

Saiakera honek Olatukoopek bere 10 urteko ibilbidean ondutako esperientzien ondorioz, 2014an definitutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen teoria eta ereduaren baitan egondako eboluzioa eta proposamen berriak jasotzen ditu, aurrera begira, Bizitzarako Ekonomia bat eraikitzeko ongarri izan dadin. 

Olatukoop - Lan desiragarriak liburua

Lan desiragarriak

Liburu hau proposamen bat da, denon artean lan desiragarri deritzogunaren ertz guztiak marrazteko. Alde batetik, historian zehar soldatapeko menpeko lanetik harago joan diren ikuspegiak jaso ditugu, eta gaur egungo eztabaidekin lotu. Bestalde, ekonomia sozial eraldatzailearen baitatik ere, mundu berriak irudikatzeko gaitasuna landu nahi dugu eta, horretarako, lanaren inguruko iruditeria berriak elikatu nahi ditugu. 

Eskuratu liburuak espazio hauetan (prezioa: 5 €): Torrekua (Errenteria), Lakari (Zarautz), TaPuntu (Usurbil), Azokoop (Urdirotz), Aiaraldea ekintzen faktoria (Laudio). Etxera bidaltzea nahi baduzu, idatzi info@olatukoop.eus helbidera (bidalketa-gastuak gehituko zaizkio prezioari).

Olatukoop - Herri kooperatibak argitalpena

Herri kooperatibak

Herri, auzo, eskualde edo lurralde batek beharrezko dituen edo desira kolektibo bat diren proiektuak sustatu eta zerbitzuak eskaintzeko herri-egitura sozioekonomiko bat da herri kooperatiba. Gida honetan herri kooperatiba bat abian jartzeko gako eta adibideak jaso ditugu. 

Olatukoop - Zergatik kooperatibak argitalpena

Zergatik kooperatibak

Kooperatiba tresna ona da kolektiboki pertsonetan (eta ez kapitalean) oinarritutako ekonomia sortzeko. Gida honetan pertsonen eta lurraldeen beharrak asetzeko tresna ekonomikoa diren kooperatiben ezaugarri eta abantailak, eta kooperatiba bat sortzeko urrats administratiboak jaso ditugu. 

Irakurgai eta azterlan interesgarriak

Olatukoop, Gezki eta Lanki eragileen artean bideratzen dugu KoopFabrikako ikerketen ildoa. KoopFabrikan indar handia jartzen dugu ikerketan, uste baitugu ezinbestekoa dela gure lurraldeak aztertu, jendartearen beharrak identifikatu eta hauetan eragiteko tresnak sortzeko

ESE eta Ekonomia Eraldatzaileak

Ekonomia eraldatzaileak

Alvaro Porro (2016)

Economías transformadoras en clave feminista

Red latinoamericana de Mujeres Transformando la Economía (2021)

Economies Feministes

Nexe aldizkaria · 47. zkia. (2021)

Etorkizuna eraikitzeko langileon autoeraketa tresnak

Beñat Irasuegi (artikulua) [eus] (2016)

Jendartea eta ekonomia uztartuz

(artikulu bilduma) [eus] (2017)

Langile-klasearentzako ekonomia sozial eraldatzailea

(MRA Fundazioa · 2018-07-09 · Hitzaldia)

Laia aldizkaria

BDS Koop · 2020tik aurrera

Lurralde Burujabetza

Scroll to Top