Bloga

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan. Aztiker ikertegiak eraman du aurrera lana eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea izan da helburua. Emaitzak hemen jaitsi ditzakezue ODP eta […]

10:00: Donostiako Easo plazan elkartuko gara. Ondoren: Hiru Damatxoren egoitzan bilduko gara. Ekonomia Sozial Eraldatzaileari dagozkion gaiak jorratuko ditugu. Gonbidatuta zaudete! 14:30: Bazkaria Kaxildan.

Bi urte dira Olatukoop sarea sortu zela Ekonomia Sozial Eraldatzailean aurrerapausoak emateko asmoz. Diskurtso propioa sortu eta hamaika ekimen egin dituzte denbora honetan, interkooperatibismoan sakonduz batez ere. Dozena bat eragile eta kooperatibekin sortu zena 25 eragileren parte hartzera iritsi da. Olatukoop astea izendatu dute honakoa eta ekimen interesgarri hainbat antolatu dituzte.

Hiru urte betetzeko bidean, urteko bi bileretatik urtean lau egitera salto egingo dugu. Izan ere, hirugarren urteurrena hurbiltzen ari dela, zorionez, gero eta gehiago gara eta gero eta gehiago dira hartu eta banatu beharreko ardurak, lanak, proposamenak, ideiak… Horiek guztiak landu, hurrengo ildoak finkatu eta kide berriei ongietorria egiteko, martxoaren 4an Donostian bilduko gara. Hauxe […]

Olatukoopeko lagunekin Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz abiatu dugun tartean gaur KooFabrika programa ezagutu dugu, Gipuzkoako Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean abian dena. Iker Eizagirre Hiritit At! elkarteko lagunak eman dizkigu xehetasunak.

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin. Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua. Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta informazioa; […]