Bloga

Hiru urte betetzeko bidean, urteko bi bileretatik urtean lau egitera salto egingo dugu. Izan ere, hirugarren urteurrena hurbiltzen ari dela, zorionez, gero eta gehiago gara eta gero eta gehiago dira hartu eta banatu beharreko ardurak, lanak, proposamenak, ideiak… Horiek guztiak landu, hurrengo ildoak finkatu eta kide berriei ongietorria egiteko, martxoaren 4an Donostian bilduko gara. Hauxe […]

Sakontze Eguna 1

Olatukoopeko lagunekin Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz abiatu dugun tartean gaur KooFabrika programa ezagutu dugu, Gipuzkoako Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean abian dena. Iker Eizagirre Hiritit At! elkarteko lagunak eman dizkigu xehetasunak.

0

Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko atal berri bat jarri dugu martxan Olatukoopeko lagunekin, ostegunero izango ditugu hemen. Gaurkoan, bertako lehendakari Nagore Vegak egin digu aurkezpena, Olatukoop zer den azalduz.

0

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin. Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua. Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta informazioa; […]

Eraldalab 1

Ekonomia Sozial Eraldatzaileko Olatukoop sarearen bilkura berri bat. Egun horretan sare barneko kideek ez ezik, sarea kanpora hedatzeko ekimenak ere egingo ditugu, saretu eta elkar ezagutzeko. Bilbon KRML gunean ikusiko dugu elkar azaroaren 5ean. Hasi zuen agendan data erreserbatzen, gonbidatuak zaudete.

Saretze Eguna 0

Lehen aldiz, barne formazio saioak egingo ditugu bihar eta etzi Ondarroan, Arrigorrin. OlatuKoopen I. Udako Eskola izango da, baina ez azkena, ziur. Hauxe izango da egitaraua: Osteguna 28 * 14:00-16:00 Bazkari kooperatiboa 16:00-17:00 Ekonomia Sozial Eraldatzailea 17:00-18:00 Ekonomia Partekatua 18:00-19:00 Ekonomia Eraldatzailea / Ekonomia Berria (EBC) 19:00-20:00 Eztabaida: Ekonomia alternatibei buruzkoko eztabaida * 20:00-21:30 Poteo […]

Albisteak 22

Maiatzaren 14an bi urte beteko dira OlatuKoop aurkeztu genuenetik. 2014ko maiatzaren 14an hainbat lagun elkartu ginen Donostian, ilusioz beterik, ESE Ekonomia Sozial Eraldatzailean aurrerapausoak emateko asmoz. Ordutik, hamaika ekimenetan ibili gara. Egia esan, ez genuen espero hain azkar gure mezua hainbeste hedatzea, baina argi gelditu da gure jendarteak alternatibak behar dituela. Hori konprobatzeak lanean jarraitzeko […]

Uncategorized 64

OlatuKoopen batzarra egingo dugu datorren larunbatean, martxoak 12, Iruñean. Zehazki, Katakrak-en elkartuko gara. Gure asmoa, ohiko bilkura egiteaz gain, Nafarroan Olatukoop eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) zabaldu eta egituratzen hastea da. Hauxe izango da egitaraua: 10:00-12:30: Bilkura. 12:30- 14:00: Proiektu bermuta. 14:30: Bazkaria.

Albisteak 39

Oso egun interesgarria pasatu genuen urriaren 31n Irungo Lakaxita gaztetxean. Hurrengo urratsak erabaki genituen, eta joango zarete horien berri pixkanaka izaten. Bitartean, hona egunak utzitakoa:

Uncategorized 7

OlatuKoopeko kideak Alternatiben Herrian izan ginen larunbatean, Bilbon. Hona egunak guretzat eman zuena: Bideo txiki bat: Gorka Julioren azalpena, OlatuKoopi buruz, 97 irratian, hemen.

Albisteak 12