Bloga

“Mundu Berri bat Euskal Herritik” online jardunaldi irekia

Asteazken honetan (Maiatzak 26) Olatukoop saretik online jardunadi irekiak antolatu ditugu goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko 17:30ak arte. Olatukoopen sare ezberdinen bidez jarraitu ahalko da zuzenean (hemen) eta mahai inguru bakoitzaren amaieran galderetarako tartea irekiko zaie ikusleei.

Mundu Berri Bat izeneko jardunaldi dinamikaren abiapuntua izango da asteazkenekoa. Euskal Herrian datozen urte eta hamarkadan ditugun erronka anitzez hausnartzeko plaza eskaini nahi dugu Olatukoopetik, hausnarketa horietan ateratako ondorioak gure egunerokoan txertatzeko praktikaren bidez. Azkenaldian burujabetzen bidean proiektu eta ekimen ugari sortzen ari direla ikusitaburujabetza ezberdinen arteko intersekzio edo gurutzaketak arakatu nahi ditugu. Ekonomia Sozial Eraldatzaileko kideon ustetan burujabetzen aldeko estrategiak gurutzatuak izan behar dutelako. Alegia, elkar elikatzea bilatu behar dute eta aldaketa sistemikoak eragitea gurutzaketa horien bidez.

Horregatik, bizitza garatzen den esfera ezberdinetan banatu ditugu jardunaldiko hiru mahai inguruak. Baliabideak sortzeko prozesuak batetik (elikadura, energia, tekonologia sistemak besteak beste), prozesu horietan garatzen diren harremanak bestetik (produktiboak zein erreproduktiboak) eta harreman zein baliabideak sortzen diren espazioak eta horien antolaketa azkenik. Horretarako mahai inguru bakoitzean gaian adituak eta arituak diren pertsonek hartuko dute parte (hizlari guztiak beheko kartelean dituzue).

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply