Bloga

JARDUNALDIA “¿Cooperamos para cuidarnos? Género, cuidados y migración”

GONBIDAPENA: Gure jendartean bizi dugun zaintzen krisiari irtenbideak lantzeko jardunaldiak antolatu ditugu.

OlatuKoopek 2018-2019. urteko ikasturtean KOOPERATIBAK DENONTZAT [#KoopDenontzat!] ildoaren barruan egingo dugun ekimena izango da, eta sareko kide guztiak eta gurekin harremana izan edo ez gaiarekin interesa duten pertsona, kolektibo, erakunde eta eragileak gonbidatu nahi zaituztegu 🙂
Interesgarria izango da kooperatibismoa, zaintzak eta emakume migranten egoeren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Gonbidatuen artean MunduBat Fundazioa eta CuidemLluçanes izango ditugu.

Lekua: IRUN Palmera Montero Gunea
Eguna: Larunbata, irailak 21
Ordua: 16:30

Parte hartu, saretu eta dena eraldatu! #KoopDenontzat!

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply