Bloga

Pobrezia eta bazterketarik gabeko DBSE baten alde

Gizarte mugimenduak Gipuzkoako Gizarte Asanblada sortzea erabaki dugu. Manifestua ere onartu dugu, sindikatu eta gizarte plataforma askok sostengatu dutena.

Pobreziak eta baztertzeak mila aurpegi dituzte (pentsiodunak -alargunak, batez ere-, guraso bakarreko familiak – emakumeak batez ere -), langile prekarioak, langabezian dauden gazteak, utzarazpenak, bankuek egindako iruzurrak…), eta horiek guztiak daude bateratutako ekimen honetan, Gipuzkoako Asanblada Soziala delakoan. Honen bidez gehiengo soziala sortzen ari gara Eusko JaurlaritzakĀ  DSBEn iragarritako murrizketak saihesteko.

Era berean, AsanbladakĀ Aste Santua baino lehen antolatu nahiĀ dituen mobilizazioetarako egutegiaren berri eman dugu:

  • Bilbon, martxoak 21, 10:30an, Eusko Jaurlaritza parean: Elkarretaratzea. Herri atxikimenduenĀ Ā guztietako manifestu banaketa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari.
  • Donostian, martxoak 23, 18:30ean, San Martzial kaleko Lanbide parean: Elkarretaratzea eta giza-katea Andia kalean Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaraino.

Atxikimenduen zerrenda:

  • STOP desahucios GIPUZKOA.
  • Afectadxs por Lanbide.
  • Duintasuna Elkartea.
  • Korrikaprekarioa Donostiako Lantaldea.
  • GEPE, AsociaciĆ³n de jubilados y pensionistas.
  • SOS RACISMO / SOS ARRAZAKERIA.
  • SOS DESAMPARO.
  • ERLETXEA (oficina de de InformaciĆ³n y AgitaciĆ³n social-Irun/Bidasoa).
  • ZERO POBREZIA DONOSTIA.
  • CARITAS DE BIDASOALDEA Y ALTZA, el pĆ”rroco Xabier Hernaez medalla mĆ©rito ciudadano 2017.
  • OLATUKOOP / Ekonomia Soziala.
  • OngiEtorriErrefuxiatuak.
  • Asociacion de Mujeres por la Igualdad.
  • GOT, Grupo Oarso Taldea.
  • ADISKIDETUAK.
  • VAMOS GIPUZKOA.
  • Satorralaia (movimiento vecinal por la paralizaciĆ³n de la pasante de Metro).
  • Errausketaren aurkako mugimendua / plataforma contra la incineraciĆ³n.
  • A.S.AĀ D.EĀ Ā (Sindicato profesional de ayuda domiciliaria).
  • CCOO.
  • ESK.
  • LAB.

1

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply