Jarrai dezagun ospatzen!

Askotan entzun diguzue Olatukoopeko kideoi ospatzearen garrantzia nabarmentzen.

Pasa den maiatzaren 18an 10 urte eder bete ditugula ospatzeko elkartu ginen Donostian.

Herribixiko Nereak gidatuta, jolas-dinamika batekin hasiera ezinhobea eman genion egunari. Poteoaren ondoren, bazkari ederraz gozatzeko aukera izan genuen BasaJaunen eskutik. Arratsaldean, Goxo txaranga gaztearekin eman genion jarraipena eta Biba ardoak kooperatiboko kideek emandako sorpresarekin itxi genuen eguna, Kaxilda topagunean Euskal Herriko ardo ekologikoak dastatuz eta txarangaren erritmora dantzatuz.

Hemen daukazue Argiako sarekideek egindako kronika eta baita bideoa ere!

Scroll to Top