Etorkizuna bizitzeko (U30-GREBA Bideoa)

Arazo pertsonalak omen dira.
Nireak bakarrik.
Garapenaren gailurrean omen gauden honetan
Inoiz baino ordu gehiago lan egin beharra
Nire errua omen da
Ez omen dut nahikoa esfortzu egin
Behin eta berriz entzuten ditut horrelakoak
Besteen esfortzutik bizi direnengandik

Bizi momentua esaten didate
Etorkizuna bermatuta duten horiek
Bizi momentua
Eta ez begiratu etorkizunari
Bizi momentua
Etorkizuna gutxi batzuentzat izango baita

Geldirik eta bakarrik
Horrela nahi gaituzte
Geldirik,
aurrera egiteko modu bakarra
mugitzea dela, ondo dakitelako

Bakarrik,

Bat eginda solik
egin dezakegu aurrera
Azpian sarea duenak
Ez duelako erortzeko beldurrik

Urtarrilaren 30ean,
Guztia geldituko dugu
Inork gelditu ez gaitzan!

Scroll to Top