Covid-19ak eragindako krisiari kolektiboki eta elkartasunez erantzuteko, ELKARTASUN MAHAIA sortu dugu. Lehenengo neurriak adostu ditugu mahaian:
- Sareko kooperatiba eta enpresa komunitarioen egoeraren diagnostikoa egingo da.
- Informazioa elkar-partekatzen lagunduko diguten tresnak sortuko dira.
- Funts mankomunatua sortzea, likidezia arazoei aurre egiteko.
- Egoeraren gaineko gure irakurketa eta diskurtsoak landu eta zabaltzea.
Kanpora begira ere harremanetan gaude beste eragile batzuekin:
- EHko Eskubide sozialen Kartarekin, argitaratu duten manifestuaren osatze prozesuan parte hartu dugu eta ESErako puntu bat txertatu dugu.
- EHko Mugimendu Feministak martxan jarritako mahai tekniko-politikoan parte hartzen ari gara.
- EHKolektibotik martxan jarri den agrosarea zabaltzen ari gara.
Jarrai dezagun elkar zaintzen! Biba bizitza!