Archives

FITXA TaPuntu kooperatiba elkarte txikia Enpresei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen die: formazioa, marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia … Langile edo bazkideak: 7. 2015ean sortua. Egoitza Usurbilen. www.tapuntu.eus Harremanetarako: 691166409 info@tapuntu.eus   TaPuntu “Elkar zaintza ongi egiten denean, talde-lana errazago doa” Zaintza espazio bat dute TaPuntun. Langileen alde emozionala eta […]

ESE, Esperientzien kutxa 1

Hilaren 24an Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian, ‘Nortasuna Sarean’ izeneko jardunaldiak antolatu ditu Tapuntu kooperatibak. Mikel Olaizek esan digunez, sarean egiten den lana ikusgarriago egiteko eta sarera edukia igotzeko orduan zure publikoarengana nola iritsi erantzuteko jardunaldiak izango dira. Hitzaldi eta solasaldia antolatu dituzte urririk, eta aldez aurretik apuntatu behar da bertara joateko.

0

Alternatiben Azoka izango da abenduaren 2an Hernanin. OlatuKoopen baitako Tapuntuko Ainhoa Iribarrrek kontatu digunez, postuez gain, tailerrak eta hitzaldiak egongo dira. Ekonomia sozial eta eraldatzailean dihardutenen jarduna ezagutu, eta euren arteko elkarlana sustatzeko ere balio du azokak Iribarren aburuz. Bizitzaren alor guztietan sortzen ari diren alternatibak erakusteko helburu garbia du gehitu du Tapuntuko lagunak.

0

OlatuKoopen parte den TaPuntuk urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen du, hau saritu eta sarean duen presentzia indatzeko asmotan. Puntu Soziala egitasmoko saria elkarte edo enpresa batek lor dezakeela nabarmendu du TaPuntuko Mikel Olaiz Garmendiak. Proiektuak irabazlean urtebeteko aholkularitza jasoko du.

0