Archives
Ekintzailetza sozial kooperatiboaren premia areagotu egin dela uste dute KoopFabrikako antolatzaileek, “komunitatearen beharrei proiektu zehatzen bidez erantzuteko”. Aurreko urteetako eskaintza indartuz, udalgintzaren gaiari heldu nahi diote aurten. Usurbilgo Sutegi aretoan aurkeztu dituzte aurrera begirako erronka eta xehetasunak, Lanki ikertegiko Arianne Kareagak, Olatukoop sareko Leire Udabek, GEZKI institutuko Jon Morandeirak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Iker Estensorok. “Gizartearen ahulguneak mahai gainean jarri dituen […]
Ekonomia sozial eta eraldatzailean bere proiektua aurrera eraman nahi duenarentzat orientazioa eta bide-laguntza eskaintzen du KoopFabrikak. OlatuKoop da horren parte ere. Ainhoa Iribarrek aurreratu digunez, aurten aldaketak izango dira. Orain arte, epe jakin batean egiten zen KoopFabrika, eta orain, etengabeko kaptazioa izango da, urte osoan. Duela bi urte martxan jarri zenetik ekimena, 30 proiektutik gora […]
Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituz, ekimen propioa martxan jartzeko KoopFabrikaren lehen fasea amaitu dute, formakuntzarena alegia. Orain, «lokatzetan aritzeko unea» da Amaia Oleaga tutoreak esan digunez. Proiektu bakoitzak lehen urratsak eman eta abian jar daitezen lanean hasiko dira aholkulariak alboan dituztela.
Irati Salsamendik parte hartu du urtarrilaz geroztik KoopFabrikan. Proiektu profesional bat martxan jartzeko formazioa, tutoretza eta saretzea eskaini diete. Betiere kapitala metatzea helburu izan ordez, jendartea hobetu eta komunitatearen beharrak ase nahi dituzten proiektuak bultzatzea dute xedetzat. Prozesuarekin «oso gustura» mintzatu zaigu Salsamendi eta artileari balio erantsi bat emanez, buruan duten proiektuaren nondik norakoak eman […]
Proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa, Kooperatiba Fabrika martxan da. Iaz 20 proiektu baino gehiago abian jartzen lagundu ondoren, Arianne Kareaga Lanki Ikertegiko teknikariak esan digunez, aurten ere parte hartzearekin oso gustura daude. Komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasuna hartzen dute kontuan.