Archives

Katalunian, Ekonomia Solidarioko XES sareak udalerrietan ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko proposatutako 15 neurriak gure egin eta euskaratu egin ditugu Olatukoopeko kideok. Neurri hauek gainera, ikasturte honetan zehar antolatuko ditugun jardunaldien bidez gure errealitatera egokitu eta tokiko eragileekin partekatzen hasiko gara. Euskal Herrian ere, ESEko ekimenak sendotzea eta zabaltzea ezinbestekoa da harreman ekonomiko guztiak eraldatzeko, ekonomia […]

ESE 0

UEUren udako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Horietako bati buruz mintzatu gara Josu Aztiria Urtaranekin. Ekainaren 26 eta 27an Iruñean “Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera” izeneko ikastaroa egingo dute. Arlo horretan jarduten duten profesional ezberdinen esperientziak ezagutuko dira, printzipioetatik errealitatera nola jauzi egiten duten ikustarazteko.

0

Bidasoko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen jardunaldia egin berri dute. OlatuKoopen parte den Hiritik At! kooperatibako Mikel Valerok esan digunez, eskualdean gisa horretan lan egiten duten enpresa edota proiektuak identifikatu zituzten. Barne demokrazia, erantzukidetasun soziala eta ekologikoaren baitan aritzen diren enpresen arteko harremanak indartzea dute helburutzat.

0

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean ari diren sare ezberdinak batu eta indartzeko asmoz, jardunaldiak antolatu dituzte Donostia eta Bidasoa artean. Baturako Ainhoa Pipaonek esan digunez, Kataluniako errealitatea gurera ekarri eta bertako erronkei aurre egiteko estrategia komuna osatzea dute asmoa.

0

Larunbatean, azaroaren 18an, Ekonomia Solidarioaren V. Azokan izango gara Orereta-Errenteriako Merkatuzarren Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos lelopean. Zertan datza? Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara. Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, […]

Albisteak 0

Bizi dugun krisi ekonomiko sistemikoaren aurrean, antolatzeko eredu sozial eta ekonomiko berriak bilatu behar ditugu. Hots, jendartearen ongizatea eta bizitzaren iraunkortasuna helburu izango dituen garapen eredu egonkor eta parekidea ahalbidetu behar dugu. Azken hamarkadetan, ESE Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean oinarritzen diren alternatiba ekonomikoak sortzen eta zabaltzen ari dira: nekazaritza ekologikoa eta komertzializazio zirkuitu laburrak; finantzazio […]

Albisteak 18