Archives

Jakin dugunez, Olatukoopeko kide, ekonomia sozial eraldatzaileko eragile eta euskal kazetaritza kritikoko ezinbesteko proiektua den ARGIA hedabideak, ikaratzeko asmo nabarmena duen mehatxua jaso du Solway multinazionalaren aldetik. Informazio burujabetzaren kontrako eraso hau ezin dugu onartu, eta ekonomia kapitalistaren subjektu nagusi diren multinazionalen abusuzko praktiken erabilera argi uzten du. Ekonomia kapitalistak ezinbestekoa duen izaera koloniala eta […]

Albisteak, ESE 0

Senegalgo komunitatetik sortu den Mbolo kooperatiba proiektua indartzeko martxan du Argiak ‘Inor ez da ilegala’ kanpaina. Kamixetak saltzen dituzte lelo horrekin, eta zati bat Mbolora bideratzen da. Kaleko salmentan dihardute gehienek, jazarpen egoeran askok. Egoera horretatik atera eta kooperatibara egin dute jauzi. Oraingoz garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina aurrerago gauza gehiagotara zabaldu nahi dute euren […]

0

Proiektu ezberdinek euren produktuak harreman justuetan saltzeko ataria jarri du martxan Argiak: Azoka. Atari digital honen bidez, ekonomia eraldatzailean sortzen denaren erakusleiho izan eta saldu edo erosteko aukera ematen du. Urko Apaolazak esan digunez gainera, saldu edo erosteaz gain, aurki trukea egiteko eta behar ez dugun hori emateko aukera jarriko dute.

0

Urko Apaolaza ARGIAko kazetariak azaldu dizkigu pasaden martxoan OlatuKoopen sartzearen arrazoiak. Ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzea dute helburu, kapitala beharrean langileak jartzea erdigunean. Hori praktikara eramaten dute ARGIAn. Bidenabar, larunbatean Gasteizen ospatuko duten Argia Egunaren berri ekarri digu Apaolazak.

0