Category Archives: Esperientzien kutxa

FITXA Skura mobile kooperatiba Zer egiten du: Neurrira egindako software, diseinu, definizio eta garapena. Konektibitatearen eta komunikazioaren teknologiak garatzen dituzte mugikorretarako. Langile edo bazkideak: 5. Noiz sortua: 2011n. Egoitza: Arrasate eta Orereta-Errenterian. Harremanetarako: 675892204 info@skura.com   Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Hiru Damatxo kooperatiba Zer egiten du: Komunikazio zerbitzuak eta burutazio propioak. Klase guztietako ikus-entzunezkoak, diseinu lanak, komunikazio-estrategiak… Langile edo bazkideak: 5. Noiz sortua: 2016an. Egoitza: Donostian. Harremanetarako: 943 47 48 01 info@hirudamatxo.eus   “Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen”. Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Bira produkzioak Zer egiten du:  Ikus-entzunezko komunikazioa, bideogintza eta gidoigintza lanak, baita publizitatea, ekitaldien jarraipenak edota bideoklipak ere. Ekonomia Sozial Eraldatzailea oinarritzat hartuz, euskaraz, eta euskal iruditegian gure alea jarriz, eduki propioak ekoiztera eramango gaituen bidea egin asmoz. Langile eta bazkideak: 4. Egoitza: Andoain. Harremanetarako: info@biraprodukzioak.eus   Bira produkzioko kideak “bizigarritasunaz” eta “bizitza zentroan jartzeaz” mintzo dira, […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Aholku kooperatiba elkarte txikia Zer egiten du:  Aholkularitza laborala, kontablea eta fiskala. Langile eta bazkideak: 3. Egoitza: Donostian. Harremanetarako: maider@aholku.eus   Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta “kontabilitate fiskala” moduko hitzek beldurra ere ematen dute… Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran bidelaguntza ematen, gertutasunaren bidez lasaitasuna […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Harago aholkularitza Zer egiten du: Aholkularitza, bidelaguntza eta erraztailetza zerbitzuak, enpresa, elkarte eta pertsonentzat. Langile eta bazkideak: 2. Egoitza: Donostiako Egia auzoan. Harremanetarako: info@harago.eus   Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. “Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea” azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Lakari kooperatiba Zer egiten du:  kontsumo-eredu jasangarria, tokiko laborantza iraunkorraren biziberritzea eta elikadura osasuntsua sustatzea helburu duen erosketa-, aholkularitza- eta heziketa-gune kooperatiboa da.. Langile eta bazkideak: 5 Egoitza: Zarautzen. Harremanetarako: info@lakari.eus   Lakari kooperatiba elikagai denda bat baino gehiago da: elikadura-arloan zein ekintzailetza sozialean aholkularitza zerbitzua eta ekitaldietarako mokaduak ere eskaintzen ditu. Elikadura burujabetza du helburu, baina […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Koop57 kooperatiba Zer egiten du:  Finatza zerbitzu etiko eta solidarioak. Partaideak: guztira 186. 160 bazkide kolaboratzaile eta 26 bazkide zerbitzu. Egoitza: Donostian. Harremanetarako: euskalherria@coop57.coop   Koop57 ez da banku bat, finantza kooperatiba bat baizik. Bere berezitasuna da finantziatzen dituen proiektuak etikoak eta kooperatiboak direla eta proiektu hauetako bakoitzari mailegua eman aurretik, sakon aztertzen dela proiektu horrek sozialki […]

ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Aztiker kooperatiba www.aztiker.eus Zer egiten du: Gizarte ikerketa aplikatuak eta eskuhartzea. Langile eta bazkideak: 8. Noiz sortua: 2000n. Egoitza: Andoainen. Harremanetarako: idazkaritza@aztiker.eus   Aztiker: Lanak banatzerakoan plano emozionala eta arrazionala bereiztearen onurak Aurten 20 urte bete dituen Aztiker kooperatibak egiten dituen proiektu gehienek lau-sei hilabeteko iraupena izaten dute. Horrek dakar maiz errebisatu behar izatea hurrengo hilabeteetan izango duten lan karga eta […]

ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA: Talaios kooperatiba Zer egiten du: Teknologia libreetan oinarritutako tresna digitalak aztertu, diseinatu eta garatu. Formakuntza eta bidelaguntza estrategikoa Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta teknologia libreak uztartuz. Langile eta bazkideak: 9. Noiz sortua: 2011n. Egoitza: Orereta/Errenteria. Harremanetarako: kontaktua@talaios.coop BERDINEN ARTEKO SAREA JOSTEN: AZPI-KONTRATAZIOTIK INTERKOOPERAZIORA Talaios kooperatiba sortu baino lehen ere, argi zuten beste eragileekin harreman sare […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0

FITXA Hiritik At kooperatiba Zer egiten du: Espazioaren eraldaketa, eraldaketa sozialarekin uztartu. Langile eta bazkideak: 7 langile-bazkide, 1 langile. Noiz sortua: 2013an. Egoitza: Irunen eta Bilbon. Harremanetarako: hiritik-at@hiritik-at.eus Hiritik At kooperatiban erabaki zuten astean 32 orduko lanaldia izatea, “ulertzen dugulako lanak ez duela bizitzaren zati handiena hartu behar”. Lan denborari neurria hartzeko, orduen kontrola eramateko erreminta bat garatzen joan dira. […]

Albisteak, ESE, Esperientzien kutxa 0