Zertan datza?
Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara.
Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lelo hau erabaki dugu: Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos.
Nortzuk?
Azoka hau OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadi-k (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatu dugu, Errenteriako Udalaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Parte hartu
Izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da. Hemen eman dezakezue. Animatu!