Pobrezia eta bazterketarik gabeko DBSE baten alde

Gizarte mugimenduak Gipuzkoako Gizarte Asanblada sortzea erabaki dugu. Manifestua ere onartu dugu, sindikatu eta gizarte plataforma askok sostengatu dutena.

Pobreziak eta baztertzeak mila aurpegi dituzte (pentsiodunak -alargunak, batez ere-, guraso bakarreko familiak – emakumeak batez ere -), langile prekarioak, langabezian dauden gazteak, utzarazpenak, bankuek egindako iruzurrak…), eta horiek guztiak daude bateratutako ekimen honetan, Gipuzkoako Asanblada Soziala delakoan. Honen bidez gehiengo soziala sortzen ari gara Eusko Jaurlaritzak  DSBEn iragarritako murrizketak saihesteko.

Era berean, Asanbladak Aste Santua baino lehen antolatu nahi dituen mobilizazioetarako egutegiaren berri eman dugu:

  • Bilbon, martxoak 21, 10:30an, Eusko Jaurlaritza parean: Elkarretaratzea. Herri atxikimenduen  guztietako manifestu banaketa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari.
  • Donostian, martxoak 23, 18:30ean, San Martzial kaleko Lanbide parean: Elkarretaratzea eta giza-katea Andia kalean Eusko Jaurlaritzak duen egoitzaraino.

Atxikimenduen zerrenda:

  • STOP desahucios GIPUZKOA.
  • Afectadxs por Lanbide.
  • Duintasuna Elkartea.
  • Korrikaprekarioa Donostiako Lantaldea.
  • GEPE, Asociación de jubilados y pensionistas.
  • SOS RACISMO / SOS ARRAZAKERIA.
  • SOS DESAMPARO.
  • ERLETXEA (oficina de de Información y Agitación social-Irun/Bidasoa).
  • ZERO POBREZIA DONOSTIA.
  • CARITAS DE BIDASOALDEA Y ALTZA, el párroco Xabier Hernaez medalla mérito ciudadano 2017.
  • OLATUKOOP / Ekonomia Soziala.
  • OngiEtorriErrefuxiatuak.
  • Asociacion de Mujeres por la Igualdad.
  • GOT, Grupo Oarso Taldea.
  • ADISKIDETUAK.
  • VAMOS GIPUZKOA.
  • Satorralaia (movimiento vecinal por la paralización de la pasante de Metro).
  • Errausketaren aurkako mugimendua / plataforma contra la incineración.
  • A.S.A D.E  (Sindicato profesional de ayuda domiciliaria).
  • CCOO.
  • ESK.
  • LAB.
Scroll to Top