Langile eta proiektu burujabeak palestinarren bizitzen alde

Elkartasunak egiten gaitu eraldatzaile, gure kooperatiba eta proiektuetan lan harreman autoeratuak eraikitzean, eta kanpora begira gure lurralde eta komunitateen beharrei erantzuteko antolatzen garenean, baina baita ere kapitalismoak edo honen forma bat den sionismoak zapaltzen duen palestinarren aldeko elkartasuna lantzen dugunean.

Urriaren 15ean, eragile soziopolitiko ezberdinek deitu dituzten deialdietara gehituz, langile eta proiektu burujabeok Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioaren aurrean planto egin, irmoki salatu, eta elkartasun saretua antolatzera dei egiten dugu.

Olatukoopeko, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta Kooperatibismoko proiektu, enpresa eta langileok gure tresnak eta lana saretuko ditugu, horretarako bakoitzak bere baldintza eta gaitasunen arabera elkartasun ekintzak antolatzeko:

  • Mobilizazioetara gehitu
  • Sionismoarekin harremanak eten
  • Ekimenak eta proiektuak antolatu

Sionismoarekin eta genozidioarekin amaitzeko, ekonomia eraldatzailea saretu! Langile burujabeak palestinarren bizitzen alde!

Dekalogoa

Urriaren 15ean Palestinarren #BizitzenAlde egunean, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibismoaren aktibaziorako dekalogoa:

  1. Parte hartu eguerdi eta arratsaldeko herriko/hiriko mobilizazioetan
  2. Lantokietan geldialdiak egin, langileek elkarrekin adostutako iraupen eta intentsitatearekin
  3. Irudimena eta irismena probestu lantokietan eta kalean ekimenak egiteko
  4. Egiten dituzuen ekimenak eta parte hartzen duzuen mobilizazioen berri eman zuen komunikazio bide guztien bitartez
  5. Erabili LangileokPalestinarekin eta #BizitzenAlde traolak
  6. Lan orduetan Palestinaren inguruan hitz egin, eta elkartasun ekimen posibleak proposatu
  7. Olatukoopetik arratsaldean zabalduko dugun interkooperaziorako konpromisoarekin bat egin, sinatu eta zabaldu
  8. U15eko ekimenetik haragoko begirada landu, epe luzeko interkooperazio aukerak pentsatu eta saretu zuen sare-antolakundean
  9. Israelgo erakunde, eta enpresekin harreman guztiak eten, han eta hemengo sionismoaren sustatzaileei boikota egin
  10. Jarraitu Palestinaz hitz egiten, eta palestinarren #BizitzenAlde antolatzen.

Atxikimendua erakusteko errekurtsoak

Scroll to Top