FITXA
TaPuntu kooperatiba elkarte txikia
Enpresei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua eskaintzen die: formazioa, marketin digitala, diseinu grafikoa, multimedia …
Langile edo bazkideak: 7.
2015ean sortua.
Egoitza Usurbilen.
www.tapuntu.eus Harremanetarako: 691166409 info@tapuntu.eus
TaPuntu
“Elkar zaintza ongi egiten denean, talde-lana errazago doa”
Zaintza espazio bat dute TaPuntun. Langileen alde emozionala eta proiektuak garatzerakoan talde-lanean sortzen diren korapiloak lantzen dituzte bertan. “Gizarte ikuspegitik eta pertsona ikuspegitik, zaintza oinarri bat da lanean eta bizitzan aurrera egiteko” adierazi dute, eta gainera eragin zuzena du bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal izateko: “Oso erraz hitz egiten da talde lanaz, baina talde-lanak elkar zainduta egotea eskatzen du. Elkar zaintza ongi egiten denean, talde-lana errazago doa, komunikatzeko erraztasun handiagoa egoten da inork gauzak pertsonalki hartu gabe … zaintza oinarria da, beraz “.
Formatua: bi astez behin 45 minutu
Hamabost egunean behin 45 minutuko tartea eskaintzen diote zaintzari, eta chozas egin ezin den hitzordua da langile guztientzat. Beharren arabera, zaintza espazioa egiteko lekua aukeratu izan dute: kalera joan izan dira, edo bulegoan denak elkartzeko duten lekuan, batzuetan ezinbestez on-line … “45 minutu motza da, egia esan. Zaintza lanak eskatzea baitu. Beraz, ez da denbora asko, baina bada zerbait “nahiago dute baikortasunez baloratzea tarte hori, jakinik eguneroko lanetan buru-belarri dabiltzan momentuetan 45 minutu horiek hartzeak kontzientzia ariketa egitea eskatzen datora duelado idea: garrantzia ematen diogu “.
Zaintzaren arduradun bat dute, eta bolada baten ostean, funtzio hori beste langile batek hartzen du. Saioa gidatzea da arduradunaren lana: Kanpoko begirada izatea, hitza banatzea…
Elkarri begietara begira gauzak esatea da zaintza espazioaren funtsa. Egunerokoan langile bakoitzari barruan sortu zaizkion korapiloak taldean mahai gainean jartzea eta elkarrekin askatzen saiatzea. Mahai gainera ateratzeko ekintza sinboliko horri orain arte fisikoki benetako mahai batek lagundu dio, langileek argi izateko ez dela zerbait pertsonala agerira ateratako gaia. Orain, ordea, konfiantzaren bidea ari dira lantzen eta horretarako mahaia alboratzea pentsatu dute, biribilean jarrita talde izaera indartzeko.
Gune formal honetan arlo emozionalaz eta talde lanean sortutako kriki-krakez hitz egiteak txutxumutxuak saihesten ditu. Langile bakoitzari oso lagungarri zaio besteen ikuspegia jasotzea, egoera berbera bakoitzak era batera bizi baitu, eta zaintzaren bidez lortzen dute elkarri hobeto ulertzea.
Alde emozionala eta talde-lanetako gorabeherak zentrora
Zaintzan bi eremu lantzen dituzte: bata da proiektuak garatzerakoan sortutako gorabeherak. Talde lanak ez badu funtzionatu, edo norbaitentzat gustukoa izan ez den zerbait gertatu bada… hori guztia lantzen dute, zer gertatu den eta bakoitza nola sentitu den.
Beste alorra da alde emozionala. Pertsonontzat egun denak ez dira berdinak, zer esanik ez pandemia batean… TaPuntukoek adierazi dutenez: “Guk ulertzen dugu lanera gatozenak pertsonak garela eta denok dugula gure bizitza. Zaintzaren funtzioa litzateke ulertzea langile horren bizitzako egoera nolakoa den, lanari ekiteko orduan. Baina laneko begiradatik hitz egiten dugu, etxeko egoerak zer eragin daukan lanean”.
“Hau ez zait gustatu”, “nahiko nuke…”, “ez naiz ongi sentitu”, esaldiak ohikoak dira zaintza espazioan, norbanakotik abiatuta beti, gauza txiki edo handiagoei hitza jartzeko. Positibotzat dituzten balorazioak ere egiten dituzte: “Asko lagundu didazu honetan”, “babestuta sentitu naiz”, “oso pozik nago indartsu ikusten zaitudalako…”.
Norabideari eutsiz, baina bat-batekotasunari leku eginez
Harago aholkularitzarekin lanketa egin dute eta atera dituzten ondorioetan oinarrituta, zaintza espazioak badu bere bide-orria edo norabidea. Baina aldi berean, bat-batekotasunari eta malgutasunari eusten diotela azaldu dute: “Adibidez, bilera baino bi egun lehenago zerbait gertatu bada, gai hori luze lantzeari denbora ematen diogu. Iparra galdu gabe baina zaintza espazioak malgua izan behar du, momentuko beharrei erantzuteko”.
Hasieratik, eta egunerokoan
2015ean sortu zuten TaPuntu kooperatiba hiru bazkidek. Enpresa Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen baitan kokatzearekin bat, garbi izan zuten egunerokotasunean zaintza txertatu behar zela eta berezko espazio bat ere eskaini behar zitzaiola. Egun zazpi pertsona dira bertako langile eta hasierako oinarri horri eusten diote: “Egunerokotasunean ere egiten dugu zaintza, ikasten ari gara, ez dugu zaintza espaziora arte itxaroten batzuetan , bidean sortzen doazen gorabehera txikiak mahai gainera ateratzeko”.