Pikutara Darwin! podkasta

Behin gizon batek esan zuen indartsuenak soilik lortzen duela bizirautea, elkar lehiatuz, eta liburuetan idatzi zutenez, sinetsi egin genuen. Eta jakina, horrela gaude gaur egun. Baina bada alternatibarik.

Euskal Herriko hainbat kooperatiba ezagutuko ditugu podkast honetako bidaian zehar. Ekonomia Sozial Eraldatzailea ardatz, elkarlanean aritu, sarea sortu eta, bizitza erdigunean jartzen dutenak. Badakizue zer? Pikutara Darwin.

#1 alea

Lehen bidaia honetan, Lapurdin egingo dugu geldialdia. Bertan burutzen ari diren lana ezagutzeko, Hemen elkartearekin bilduko gara, eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea zabaltzeko burutzen ari diren ekintzak zeintzuk diren gertutik ezagutuko ditugu. Bestalde, Etxalde Kooperatibaren lan jarduna ezagutuko dugu, Ipar Euskal Herrian etxebizitzen arazoari aurre egiteko asmoz sortutako ekimena. Azkenik, xisterak eta pilotak sortzeko lanean diharduen Eskutik Kooperatibarekin ere solastuko gara.

#2 alea

Bigarren bidaian, Gipuzkoara joango gara, Goierrira zehazki. Eskualdean beste motako eredu ekonomiko bat sustatu eta bultzatu nahi duen Biziola Kooperatibarekin elkartuko gara. Biziola Goierri burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean sortutako ekimena da. Geldialdi honetan, Biziolaren espazioa ezagutu eta lurraldearekin duten hartu-emana gertutik biziko dugu, horrela, Alegiko Sindikatura ere egingo dugu bista.

Kredituak

  • Koordinazioa: Mattin Solis
  • Kazetaritza, aurkezpena eta edizioa: Maite Bidarte
  • Grabazio eta edizioa: Beñat Iturrioz
  • Ekoizle eragilea: Olatukoop elkartea
  • Musikak: Jarabe de tequila (Inaban Nabani) / Rancho Chilla (Jeremy Black) / Frailach 2 (E´s Jammy Jams) /For our friends (Telecasted) / Wack a Mole (Nathan Moore).
  • Saioaren lizentzia mota: CC-BY-SA 4.0
  • Finantzatzailea: 

Eusko Jaurlaritza - Lan eta enplegu saila logotipoa

Scroll to Top