Argitalpenak

Ekonomia eraldatzaileak liburua

Saiakera honek Olatukoopek bere 10 urteko ibilbidean ondutako esperientzien ondorioz, 2014an definitutako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen teoria eta ereduaren baitan egondako eboluzioa eta proposamen berriak jasotzen ditu, aurrera begira, Bizitzarako Ekonomia bat eraikitzeko ongarri izan dadin. 

Liburu fisikoa nahi duzu?

Eskuratu espazio hauetan (prezioa: 10 €):
  • Torrekua (Errenteria)
  • Lakari (Zarautz)
  • TaPuntu (Usurbil)
  • Katakrak (Iruña)
  • Azokoop (Urdirotz)
  • Aiaraldea ekintzen faktoria (Laudio)
  • Kaxilda (Donostia)

Etxera bidaltzea nahi baduzu, idatzi info@olatukoop.eus helbidera (bidalketa-gastuak gehituko zaizkio prezioari).

Herri kooperatibak gida

Herri, auzo, eskualde edo lurralde batek beharrezko dituen edo desira kolektibo bat diren proiektuak sustatu eta zerbitzuak eskaintzeko herri-egitura sozioekonomiko bat da herri kooperatiba. Gida honetan herri kooperatiba bat abian jartzeko gako eta adibideak jaso ditugu. 

Irakurgai eta azterlan interesgarriak

Olatukoop, Gezki eta Lanki eragileen artean bideratzen dugu KoopFabrikako ikerketen ildoa. KoopFabrikan indar handia jartzen dugu ikerketan, uste baitugu ezinbestekoa dela gure lurraldeak aztertu, jendartearen beharrak identifikatu eta hauetan eragiteko tresnak sortzeko

ESE eta Ekonomia Eraldatzaileak

Ekonomia eraldatzaileak

Alvaro Porro (2016)

Economía transformadora en clave feminista

Red latinoamericana de Mujeres Transformando la Economía (2021)

Economies Feministes

Nexe aldizkaria · 47. zkia. (2021)

Etorkizuna eraikitzeko langileon autoeraketa tresnak

Beñat Irasuegi (artikulua) [eus] (2016)

Jendartea eta ekonomia uztartuz

(artikulu bilduma) [eus] (2017)

Langile-klasearentzako ekonomia sozial eraldatzailea

(MRA Fundazioa · 2018-07-09 · Hitzaldia)

Laia aldizkaria

BDS Koop · 2020tik aurrera

Lurralde Burujabetza

Burujabetzen ebakipuntuak, etorkizuneko kartografietan

M. Begiristain, B. Irasuegi, G. Julio, A. Mikelarena · Argia · 2021

Scroll to Top