Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta

OLATUKOOPek Lan munduko baldintza eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta jarri du martxan, Aztiker-en laguntzarekin.

Euskal Herriko egungo lan baldintzen ezaugarriak eta horien gaineko iritziak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira eremu honetan egon daitezkeen alternatiben inguruko jarrerak aztertzea da helburua.

Horretarako, ikerketa bost atal nagusitan antolatu dugu: aldagai soziodemografikoak; enplegua eta bizitza duina; parte-hartzea eta informazioa; eta enpresa eredua: ESE (Ekonomia Sozial Eraldatzailea) eta zehazki “OlatuKoop bidea”.

5 min bakarrik izango dira, eskerrik asko




Scroll to Top