Urriaren 1eko erreferenduma dela eta, ESEko Kataluniako Kooperatiben manifestua eta OlatuKoopen adierazpena

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen manifestuari atxikimendua

Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako kide eta kooperatibistek manifestua kaleratu dute datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira. OlatuKoopeko kideok gure babes eta elkartasun interkooperatibista adierazi nahi diegu, eta manifestuarekin bat egiten dugula jakinarazi.

Gure bizitza proiektuetan egunero lantzen ditugun demokrazia eta burujabetza printzipioekin bat egiten duen aurrerapauso kolektiboa egitera doaz Katalunian, eta emantzipaziorako bide horretan ondoan izango gaituzte. Ekonomia Sozial Eraldatzaileak aukera paregabea du Katalunian herritarrek sortutako errepublikan potentzial eta aukera eraldatzaile guztia erakusteko. Horregatik atxikimenduaz gain, OlatuKoop eta Euskal Herriko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko kolektibo eta kooperatibisten ezagutza, baliabide eta elkartasuna eskainiko ditugu, beharrezkoa dutenean elkarlanean aritzeko.

Azkenik, dei egiten diogu Euskal Herriko mugimendu kooperatibista osoari eta kooperatibista guztiei, manifestuaren aldeko atxikimendua publikoki adierazi, zabaltzen lagundu eta baliabide propioekin elkartasuna ematera.

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen manifestua, erreferendumaren eta independentziaren alde

Kataluniako Gobernuak datorren urriaren 1erako deitutako autodeterminazio erreferendumaren harira, eta Espainiako Estatuak berau ekiditeko behin eta berriz egindako saiakeren aurrean, manifestu hau sinatzen dugunok, guztiok kooperatiba eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko erakundeetako partaideak, honako hau adierazi nahi dugu:

Urriaren 1eko erreferendumaren alde gaude, diferentzia politikoak, debekuen gainetik, demokratikoki konpontzen direlako, bozka bidez; guk geuk gure entitateak demokratikoki kudeatzen ditugun moduan, edota gure taldeen baitan gerta daitezkeen gatazkak konpontzen ditugun moduan.

Sinatzaileok ideologia, hizkuntza, kultura eta sentimendu identitario ezberdinetakoak gara eta, Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko harremanari dagokionez, oztoporik gabeko egoeran bageunde, ziur aski aukera anitzak hautatuko genituzke; harreman federalei eustea hautatuko lukete batzuk, harreman konfederalaren alde egingo lukete beste batzuk, hirugarren batzuk independentziaren aldeko apustua egingo lukete, baita Herrialde Katalaneko gainerako lurraldeekin konfederazioa aldarrikatu ere beste batzuk. Hala eta guztiz ere, egungo egoeraren aurrean, gero eta autoritario, ustel, atzerakoi eta zentralistago jokatzen duen Espainiako Estatuaren aurrean, gure ustez, Kataluniaren independentzia da, hots, Katalunia estatu independente errepublikanoa bilakatzea da herrialde honetako herri-sektoreentzat, baita Espainiako Estatukoentzat ere, aukerarik onena.

Anitzak dira, zalantzarik gabe, gutako bakoitzak independentziaren alde egiteko arrazoiak; hala ere, Ekonomia Sozial Eraldatzaileari lotutako pertsonak izanik, gure entitateen berezko balioen oinarri diren lau arrazoi orokor partekatzen ditugu: demokrazia, konpromiso soziala, ahalduntze kolektiboa eta eraldaketa soziala.

Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, demokrazian sakonduko dugu, frankismoaren oinordeko dugun estatu autoritarioaren soka moztu eta erregearen menpeko izatetik errepublika bateko herritar izatera pasako baikara. Guztion parte-hartzeari esker, herrialde duinagoa eraiki eta 1978ko Espainiako konstituzioa baino konstituzio justuagoa, sozialagoa eta demokratikoagoa osatzeko aukera izango dugu.

Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, gehiengoaren bizi-baldintzak hobetuko ditugu, zerga-espoliazio sistematikoarekin amaitu eta baliabide gehiago izango dituelako Kataluniak, pobrezia eta desberdintasun sozialari irmotasunez aurre egiteko. Kontuan hartu behar dugu politika horiek erakunde zein kaleko indar-korrelazio aurrerakoiagoaren ondotik etorriko direla, Espainiako Estatuan, bere osotasunean hartuta, dagoen indar-korrelazioarekin alderatzen badugu.

Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, ahalduntze kolektiboaren prozesuari emango diogu bide, joko-arau zaharrak berriz definitzeko aukera zabalduko da, ordena politiko, sozial, kultural edo ekonomikoari dagokienez. Ekonomia Sozial Eraldatzaileak aukera horretaz baliatzen jakin behar du, herrialde ekonomiko eta sozial berri justuagoa, demokratikoagoa eta jasangarriagoa eraikitze horretan eragile garrantzitsu bilakatu behar da.

Errepublika Katalan independentea sortzen badugu, sozialki desberdintasunak areagotzen dituen, politikoki ustela den, ekonomikoki predatzailea den eta patriarkatuak harrapatua duen sistemari aurre egiteko aukera izango dugu. Herritarren beharrizanetatik abiatuta eraldatu nahi dugu sistema. Hori dela eta, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik, herritar guztien eskubideak errespetatuko dituen Errepublika Katalan independentea diseinatzen eta berau errealitate egiteko erabakiko diren politikak osatzen parte hartu nahi dugu.

Hori guztia dela eta, urriaren 1ean bozkatzeko eskubidea defendatzera animatzen ditugu herritarrak, egun Espainiako Gobernuak mehatxupean duen eskubidea defendatzera. Eta Nahi al duzu Katalunia estatu independente bilakatzea? galderari BAI erantzutea proposatzen dugu, guk egingo dugun moduan.

Azkenik, eta bakoitzak ahal duen heinean, erreferenduma deitu eta antolatzeagatik errepresaliak paira ditzaketen pertsonei gure babesa emateko konpromisoa hartzen dugu.

Bartzelonan, 2017ko irailean

[*] Kataluniako Ekonomia Sozial Eraldatzaileko hainbat agenteek publiko egin eta zabaldu duten manifestua. Aula d’idiomes proiektu kooperatiboak euskarara itzulia.

Nagore Vega – Olatukoop elkartea

Arianne Kareaga Irazabalbeitia – HUHEZI koop. elkartea

Jaione Martinez Saez de Maturana – Skura mobile koop.

Gorka Julio Hurtado – Talaios koop.

Miren Lanz Solbes – Hiritik At koop.

Hedoi Etxarte – Katakrak koop.

Nerea Elias Mujika – Farapi Koop.

Pau Fernández – Uztarri koop.

Miren Prieto – Lakari koop.

Maider Lukas Odriozola – Aholku koop.

Enekoitz Etxezarreta Etxarri – GEZKI(UPV-EHU)

Unai de los Mozos – Orona koop.

Mikel Olaiz – TaPuntu koop.

Urko Apaolaza Avila – Argia

Imanol Epelde – 27zapata

Iera Garaoi Ibarrondo – Aiaraldea koop.

Iker Garaialde Etxaburu – Izarkom koop.

Jone Etxeberria Agirre – Koop57 EH koop.

Gari Garaialde – Bostok Photo

Alberto Ugarte – Goiener koop.

Karlos Perez de Muniain Cagigao – Tarteka Media koop.

Xabier Luke Astigarraga – Batura

Carlos Askunze Elizaga – REAS Euskadi

Alaitz Tolosa – Talleres Mitxelena

Amaia Oleaga Agesta – Talaios koop.

Liher Gonzalez – Koop57 EH koop.

Miren Lanz Solbes – Hiritik At koop.

Leire Udabe Aizpurua – Lakari koop.

Beñat Irasuegi Ibarra – Talaios koop.

Ainhoa Retegi – Hiritik At koop.

Unai Tolosa Pontesta – Talaios koop.

Unai Gorrotxategi – Talaios koop.

Mikel Valero Alzaga – Hiritik At koop.

Irune Cano – Aholku koop.

Karlos Renedo – Hiritik At koop.

Arkaitz Sukuntza Alkorta – TaPuntu koop.

Gartzen Garaio Atxurra – Aiaraldea koop.

Ainhoa Iribar Lizeaga – TaPuntu koop.

Iker Eizagirre – Hiritik At koop.

Igor Camino – Aiaraldea koop.

Urtzi Zubizarreta – Uztarri koop.

Maialen Ginea Aginako – Aiaraldea koop.

Maitena Urretabizkaia – Skura mobile koop.

Txabi Alvarado Bañares – Aiaraldea koop.

Xabier Maeztu – Katakrak koop.

Leire Mtz de Marigorta – Aiaraldea koop.

Lander Arbelaitz – Argia

Yeray Gascón Sanchez – Talaios koop.

Bego Zuza Zabalegi – Argia

Fermín S. López – Tarteka Media koop.

Unai Brea – Argia

Xalba Ramirez – Batura

Xabier Letona – Argia

Marian Diez – REAS Euskadi