Bloga

GONBIDAPENA: Gure jendartean bizi dugun zaintzen krisiari irtenbideak lantzeko jardunaldiak antolatu ditugu. OlatuKoopek 2018-2019. urteko ikasturtean KOOPERATIBAK DENONTZAT [#KoopDenontzat!] ildoaren barruan egingo dugun ekimena izango da, eta sareko kide guztiak eta gurekin harremana izan edo ez gaiarekin interesa duten pertsona, kolektibo, erakunde eta eragileak gonbidatu nahi zaituztegu 🙂 Interesgarria izango da kooperatibismoa, zaintzak eta emakume […]

Albisteak 0

Ekainaren 21ean egingo dugu Hendaian bertan, Herriko Etxea, Atelier Lan-Berri SCOP eta Andere Nahia elkartearekin elkarlanean. Goizez izango da, baina eragileen arteko saretzea sustatzeko asmoz, euskal laborarien produktuekin prestatutako bazkari/luntxa egingo dugu ospakizun moduan. Laster zehaztasun gehiago emango dizkizuegu. #ESEhendaian #ESEtopaketaEH

0

5 urte bete ditugu, eta olatukide batzuk aritu dira festa ederra prestatzen. #ESE Ekainaren 14ean, ostirala, Donostiako DOKAn elkartuko gara 19:00tik aurrera. Harrera eta mokadutxoaren ondoren talde hauek joko dute: Habi DZ Potato Mexikortxo Zabaldu eta etorri gurekin ospatzera #olatuBOSTfesta!  

0

Olatukoop zabaltzen eta eraldaketan sakontzen jarraitzeko erabakiak hartu genituen atzoko Ez-Ohiko Batzarrean.

0

Kolonbiako eta Hego Ameriketako kooperatiba ezberdinekin harremanak hasi ditugu OlatuKoopekook, bereziki Kolonbiako Cauca eskualdeko kooperatiba batekin. FARCen desmilitarizazio prozesuaren ondoren abiatutako dinamiketako bat, borroka ekonomikoa eta lurralde berreskurapena da. «Lehen sektorean zentratzen dira gehien, eta autonomia gehiago izateko egiturak nahi dituzte sortu». Beñat Irasuegik kontatu duenez, «sare egiturak indartzean» jarri dugu azpimarretako bat.

0

Ekonomia sozial eta eraldatzailean bere proiektua aurrera eraman nahi duenarentzat orientazioa eta bide-laguntza eskaintzen du KoopFabrikak. OlatuKoop da horren parte ere. Ainhoa Iribarrek aurreratu digunez, aurten aldaketak izango dira. Orain arte, epe jakin batean egiten zen KoopFabrika, eta orain, etengabeko kaptazioa izango da, urte osoan. Duela bi urte martxan jarri zenetik ekimena, 30 proiektutik gora […]

0

Iturola Elkarlan Sorguneak udazkeneko agenda kulturala du martxan, gai ezberdinen inguruan hausnartu eta saretzeko asmoarekin. Tartean, ‘Migrazioa eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa’ izeneko ekitaldia izango da. Paperak erregularizatzeko garaian pertsona hauek dituzten zailtasunez jakintza handitu eta norberak kontrolatuko duen lan duin eta solidarioan batzuk ematen ari diren urratsak ezagutuko dira hilaren 18an. Mikel Olaiz Tapuntu […]

0

Senegalgo komunitatetik sortu den Mbolo kooperatiba proiektua indartzeko martxan du Argiak ‘Inor ez da ilegala’ kanpaina. Kamixetak saltzen dituzte lelo horrekin, eta zati bat Mbolora bideratzen da. Kaleko salmentan dihardute gehienek, jazarpen egoeran askok. Egoera horretatik atera eta kooperatibara egin dute jauzi. Oraingoz garbiketa zerbitzuak eskaintzen dituzte, baina aurrerago gauza gehiagotara zabaldu nahi dute euren […]

0

Datorren ostegunetik igandera «bestelako Euskal Herria amesten dugun herritarren topaleku» bilakatuko da Gipuzkoako Zubieta. ‘Iraultza Txikien Akanpada’ egingo dute. «Konplizitateak eraiki, elkarrekin hausnartu eta konspiratu, egin dezakeguna irudikatu eta alternatibak praktikan jarriko ditugu» esan du Beñat Irasuegik gurean. Olatukoop antolaketaren parte da eta «bizitza erdigunean jarriz», adin guztietako herritarrentzat prestatu dutela egitaraua aurreratu digu.

0

Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hiru asteko hiru itzuli handi eta ospetsu. Klima aldaketak, ordea, beste itzuli erraldoi bat sortu du, Tour Alternatiba, eta aurten bigarren edizioa dabil martxan. Espainiako Vuelta egun hauetan iritsiko da Bilbora. Abuztuaren 25ean hasi zen Malagan eta irailaren 16an amaituko da Madrilen. 21 etapa. 3254 km. Izugarria! Tour […]

Albisteak 0