Bloga

Bidasoko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen jardunaldia egin berri dute. OlatuKoopen parte den Hiritik At! kooperatibako Mikel Valerok esan digunez, eskualdean gisa horretan lan egiten duten enpresa edota proiektuak identifikatu zituzten. Barne demokrazia, erantzukidetasun soziala eta ekologikoaren baitan aritzen diren enpresen arteko harremanak indartzea dute helburutzat.

Geltoki izeneko ekonomia sozialerako gunea zabaldu dute Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Kultura, alternatiba ekonomikoak eta azoka sozialak uztartuko dituzte. Geltokiko koordinatzaile Katrin Guineak «burujabetasun ekonomikoko proiektuak bultzatu eta salmentari esker kultur jarduerak finantzatzea» dutela xedetzat esan digu, baita «gizarte-ehuna sustatuko duen ekimena eraikitzea» ere. Hain zuzen, gaur hasi eta igandera arte, Nafarroako III. Azoka Ekologikoa […]

Ekonomia Sozial eta Eraldatzailean ari diren sare ezberdinak batu eta indartzeko asmoz, jardunaldiak antolatu dituzte Donostia eta Bidasoa artean. Baturako Ainhoa Pipaonek esan digunez, Kataluniako errealitatea gurera ekarri eta bertako erronkei aurre egiteko estrategia komuna osatzea dute asmoa.

Ekonomia sozialeko enpresa ekimen berrien sorrera sustatzeko programa edizio berria jarriko du abian Iruñeko udalak. Datorren apirilaren 24tik 26ra bitartean, Ekonomia kooperatiboa eta soziala jardunaldiak izango dira Igogailuen Eraikinean. OlatuKoopen baitako Talaios kooperatibako Beñat Irasuegik parte hartuko du. Egun dauden kooperatiba ezberdinak elkar ezagutzeko aukera «paregabea» dela esan digu, eta «alternatiba izatetik hegemonia ekonomikora jauzi […]

Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituz, ekimen propioa martxan jartzeko KoopFabrikaren lehen fasea amaitu dute, formakuntzarena alegia. Orain, «lokatzetan aritzeko unea» da Amaia Oleaga tutoreak esan digunez. Proiektu bakoitzak lehen urratsak eman eta abian jar daitezen lanean hasiko dira aholkulariak alboan dituztela.

Irati Salsamendik parte hartu du urtarrilaz geroztik KoopFabrikan. Proiektu profesional bat martxan jartzeko formazioa, tutoretza eta saretzea eskaini diete. Betiere kapitala metatzea helburu izan ordez, jendartea hobetu eta komunitatearen beharrak ase nahi dituzten proiektuak bultzatzea dute xedetzat. Prozesuarekin «oso gustura» mintzatu zaigu Salsamendi eta artileari balio erantsi bat emanez, buruan duten proiektuaren nondik norakoak eman […]

Gizarte mugimenduak Gipuzkoako Gizarte Asanblada sortzea erabaki dugu. Manifestua ere onartu dugu, sindikatu eta gizarte plataforma askok sostengatu dutena. Pobreziak eta baztertzeak mila aurpegi dituzte (pentsiodunak -alargunak, batez ere-, guraso bakarreko familiak – emakumeak batez ere -), langile prekarioak, langabezian dauden gazteak, utzarazpenak, bankuek egindako iruzurrak…), eta horiek guztiak daude bateratutako ekimen honetan, Gipuzkoako Asanblada […]

Errezeta artean egitasmoa burutu dute Emaus Fundazioak eta Lakari kooperatibak Urola Kostako hiru herritara. Sukaldaritza eta errezetak aitzakia hartuta, bertan jaiotakoen eta kanpotik etorritakoen arteko elkar ezagutza eta loturak sortzea izan da Besarkadak izeneko egitasmoaren barruan antolatu duten ekimenaren helburua. ‘Oso aberasgarria eta errepikatzeko modukoa’ izan da Lakariko Izaskun Sagartzazuren esanetan.