Bloga

Guk ere argi daukagu. Ez da onargarria bizitza eta jabetza eraldatzaile eta kolektiboen alde egin duten proiektuen kontra egitea. Ez da onargarria udal batek eta alkate batek herritarren bizi baldintzen kontra egitea. Ez da onargarria multinazionalen eta kapitalaren interesak babesteko erakunde publikoak erabiltzea. Gure printzipioetan argi diogu elkartasun pertsonal eta komunitarioa oinarrizkoak direla, eta aberastasuna […]

Albisteak 0

Hiru urte bete ditu Olatukoopek, ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen duten sareak. Gorka Julioren esanetan “heldutasun puntu bat” lortu du egitasmoak. Une honetan sektore ezberdinetako 25 proiektu barne hartzen ditu.  

0

KoopFabrikak antolatuta 30 lagun inguru izan dira berriki Bartzelonako Sants auzoan bertako mugimendu interkooperatibista ezagutzen. Can Batllo espazio autogestionatua da bertan ikusi duten proiektuetako bat. Tapuntuko Arkaitz Sukuntzak eman dizkigu xehetasunak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

0

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur Elika kooperatiba ezagutu dugu, Jon Etxebestek aurkeztu digu. Barazkiak ekoizten dituen egitasmoa 2016 amaieran jarri zuten martxan Oiartzunen, egun bi langile ditu eta berrogei bazkide inguru.

0

Olatukoopeko lagunekin egiten dugun Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko tartean gaur beste kooperatiba bat ezagutu dugu, Skuramobile kooperatiba. Aplikazio mobilak egiten dituzte baina zertarako? Ba, barbakoak piztu, ateak ireki, camping-etan galdutako haurrak topatu…Maitena Urretabizkaiak eman dizkigu xehetasunak.

0

Ekonomia Sozial Eraldatzailean sakondu asmo duen 373 abokatuen kooperatiba sortu dute berriki hainbat abokatuk. Koopfabrikan parte hartu eta Olatukoop barruan abiatu dute bidea, euren helburua, ESEari loturiko aholkularitza juridikoa emateaz gainera, euren eguneroko lan jarduna balore horietan oinarritzea da. Iker Sarriegik eman dizkigu xehetasunak.

0

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen tarten Olatukoop elkarteko beste proiektu bat ezagutu dugu gaur: Uztarri kooperatiba. Bertako langile eta bazkide Haritz Azurmendik eman dizkigu proiektuari buruzko xehetasunak.

0

Martxan da Koopfabrika Debagoienan, Beterri-Buruntzan eta Oarsoaldean, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa. Baina nola egin norberaren proiektua bizigarri? Nola osatu lantalde egokia? Eta finantziazioa? Gidari lana egiteko tutoretza prozesua jarriko dute martxan. Tapuntu-ko Mikel Olaizek eman dizkigu xehetasunak.

0

Aholku Koop-eko Irune Cano, balantze sozialaz.

0

Lan munduko baldintzen eta alternatiben inguruko jarrerak ezagutzeko inkesta egin du berriki Olatukoopek Aztikerren laguntzarekin. Emaitza nagusiak eta eredu berri baterako gakoak aurkeztuko dituzte bihar Errenteria-Oreretan antolatu duten jardunaldian. Aurrerapena egin digu Aztikerreko Ekhi Zubiriak Ekonomia Sozial Eraldatzaileri buruzko tartean.

0