Bloga

[2020-04-13] Zaintza Dekalogoa

Dakizuen bezala, Olatukoop (Euskal Herriko Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen sarea) osatzen dugun Kooperatiba eta enpresa komunitariok, pertsonen zaintza erdigunean jartzeko ahalegina egiten dugu gure eguneroko jardunean. Pertsonak bere osotasunean ulertzen ditugu; bakoitzaren ezagutza eta gaitasunekin, bakoitzaren emozio, beldur eta ilusioekin. Zaintzak erdigunean jartzen egin dugun ibilbidean ikasitakoa zuen zerbitzura jarri nahi dugu, guziontzat baliagarria izan daitekeelakoan.

Beraz, krisi egoera dela eta, OlatuKoop-etik, zaintzak erdigunean jartzeko eta izateko (bai era indibidualean zein kolektiboan, bereziki kooperatiba eta enpresa komunitarioetan) ondorengo dekalogoa sortu dugu.

Dokumentu hau 3 mailatan jasotzen dugu, pentsatzen dugu norberetik hasita (eta gure ongizatea bermatua egon ezkero), ondoren maila kolektiboak (bizikideak zein kooperatibak eta komunitateak) zaintzeko aukera izango dugula.

(Irakurri osorik, HEMEN)

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply