Bloga

Nafarroan Olatukoop eta ESE zabaldu eta egituratzera goaz

OlatuKoopen batzarra egingo dugu datorren larunbatean, martxoak 12, Iruñean. Zehazki, Katakrak-en elkartuko gara. Gure asmoa, ohiko bilkura egiteaz gain, Nafarroan Olatukoop eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) zabaldu eta egituratzen hastea da.

Hauxe izango da egitaraua:

  • 10:00-12:30: Bilkura.
  • 12:30- 14:00: Proiektu bermuta.
  • 14:30: Bazkaria.

1

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


39 comments

Leave a Reply to Uztarrikoop Cancel Reply