Bloga

Saretze Eguna, urriaren 31n

olatukoop_saretze eguna 2015_kartela2-01-01OlatuKoopeko kideok Saretze Eguna ospatuko dugu urriaren 31n, Irungo Lakaxita gaztetxean.

Goizean zehar, azken hilabeteetako lanaren errepasoa egin, eta hurrengoetarako lan ildoen gainean hausnartuko dugu. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dugu.

Goizeko saiora eta bazkarira OlatuKoopeko kide izan nahiko lukeen edonor dago gonbidatuta, beraz, animatu!

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Azoka

Arratsaldean saio irekia izango dugu. Batetik, Fiare, Koop57, OlatuKoop, Goiener, Bidazi eta Basherri ezagutzeko aukera izango da, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Azokan:

  • Fiare eta Koop57 (banka zerbitzu etikoak eta aurrezki kooperatibak).
  • Goiener (energia hornitzaile koooperatiboa).
  • Basherri (baratza kooperatiba eta kontsumo taldeen sarea).
  • Bidazi (kontsumo ekologikorako taldea).
  • Olatukoop (ekonomia sozial eraldatzailearen sarea).

Bestetik, tailerrak ere izango dira: Linux instalatzekoa eta garagardoa egitekoa.

Pintxoekin eta kontzertuekin bukatuko dugu eguna.

Interesa duzuen guztiok gonbidatuta zaudete!

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


24 comments

Leave a Reply to daneleSM Cancel Reply