Bloga

LKXT Koop, OlatuKoopen nodoa Irunen

Irungo Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztu zuen larunbatean, otsailaren 28an. Gune hori OlatuKoopen nodoa izango da.

Hilabetetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dute bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.

LakaxitaUrteak dira jada autogestionatutako proiektu ekonomikoak martxan direla Lakaxitan: baratza kooperatibak, hacklab-a… LKXT KOOP-en bitartez horri guztiari bultzada berria eman nahi diote, eta horixe azaldu zuten Hiritik At-eko kide Andoni Egiak.

Miren Lantzen txanda izan zen gero, Hiritik At bera zer den esplikatuaz.

Bostok Photo da ingurune horretan dagoen OlatuKoop sareko beste kooperatiba, eta Gari Garaialdek proiektuaren berri eman zuen.

GariBukatzeko, ekimen horiek guztiak biltzen dituen OlatuKoop bera zer den azaldu zuen Sorginetxeko Nagore Vegak.

NagoreFestarako tartea ere izan zen gero.

Hemendik aurrera, ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzeko dinamika martxan jartzeko asmoa dugu inguru horretan interesatua dagoen edonorekin. Animatu!

Informazio gehiago: Ekonomia eraldatzailearen olatua hartzen (Oarso Bidasoko Hitza).

0

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply