Bloga

Ekonomia bizitzaren zerbitzura: V. Azoka azaroaren 18an Orereta-Errenterian

Zertan datza?

Ekonomia Solidarioaren/Eraldatzailearen Azoka Gipuzkoara itzuliko da, V. edizioan. Azoka Orereta-Errenteriako Merkatuzarren ospatuko da azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa da. Ekonomia Solidarioa/Eraldatzailea, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Hori guztia, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi diogu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu nahi dugu. Horregatik lelo hau erabaki dugu: Ekonomia bizitzaren zerbitzura – Cooperar para transformar-nos.

Nortzuk?

Azoka hau OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadi-k (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) eta Saretuz-ek (Donostiako Kontsumo arduratsuaren Sarea) sustatu dugu, Errenteriako Udalaren, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Parte hartu

Izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da. Hemen eman dezakezue. Animatu!

1

olatukoop

Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten dugun enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dugu OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak. Horregatik enpresa proiektuak komunitate bezala izendatzen ditugu, ohiko enpresak baino askoz gehiago baitira eredu honetan.


Leave a Reply